2008an Puelaberri Paintball jaio zen. Ekimen hau kirolaren, adrenalinaren eta naturaren, hau da, gure grinen arteko batasunaren emaitza izan zen. Kirola zutabe bat izan da gure bizitzan eta ahal izan dugun guztietan adrenalinazko kirolak aukeratu ditugu, aire zabalean eta ingurune natural batean. Paintball-ak hau dauka eta, gainera, maite dugun zerbait, estrategia eta talde-jokoa. Gipuzkoan aitzindari, milaka lagun izan dira dagoeneko gure bi joko-zelaietan eta plazan, taldean gozatzen eta adrenalina askatzen.

Beste jarduera batez gozatzeko gogoa duten lagun taldeak jasotzea gustatzen zaigu

12 urte geroago, guztiontzako une berezia den batean, aldaketak egitea erabaki dugu, eskaintzen dugun zerbitzua hobetzeko. Familiarekin edo lagunekin bestelako jarduera bat egin nahi dutenentzat pentsatutako aldaketak, horrela dibertimenduz betetako egun bat igarotzeko. Beti da ona berrasmatzea eta hobetzea; beraz, hemendik aurrera, Paintball Donosti gisa aurkituko gaituzue, leku berean baina webgune berriarekin eta gure alor eta zerbitzuak etengabe hobetuz.

¡Harremanetan jarri zaitez zure erreserba kudeatzeko!